Just another Jakintzazu.net weblog

       Ezin da baietz edo ezetz besterik gabe esan. Baina ez kezkatu, gauzak zehaztera noa eta.  Gizakiontzat ez dago tximeleta pozointsurik. Ez hegalaria denean behintzat. beldar-fasean daudenean, ordea, ezin dugu gauza berbera esan. Zenbait espezie pozoitsuak dira, ukitiz gero. Hor dira “Pinu-beldarrak” adibidez. Beldar hauek osasun arazo larriak eman ohi dizkiete baso-langileei; izan ere, bere ile pozoitsuak biriketara sartzen dira edo ukitzean narritadurak eta babak sortzen bizkiete, eta medikuaren arreta behar izan ohi dute. Oro har, kontuz ibili behar da beldar iletsuekin. Denak ez dira arriskutsuak, baina hobe ez frogarik egitea, badaezpada.

Naturan ere badira kolore batzuk “semaforo” gisa funtzionatzen dutenak: gorria, laranja kolora, horia eta beltza.  Jakin, animalia asko dago kolore horietakoa izanik arriskutsua edota pozoitsua ez dena, baina, esan bezala, hobe ez konfidantzarik hartzea.

Gu beraien ondoan oso animalia handiak gara, eta beste animalia txiki batentzat pozoi-mordo bat izan daitekeena guretzat ez da ezer. Badira tximeleta-espezie batzuk helduak direnean, janez gero, arazo-pilo bat ematen dutenak. Adibidez ZYGAENIDAE familiakoena da. Dena den, haien koloreak ere ohartarazten gaituzte! Naturaren kodea da.

  21-mariposas.jpg

Otsaila 29th, 2008 at 4:35 am | Comments & Trackbacks (0) | Permalink

Etengabe entzuten dugu geroz eta euri gutsiago egiten duela honen ondorio zuzena uraren eskasia da. Udaberria iristen ari dela eta lorategiak ain maite dituzuenek galdera hau egingo diozue zuen buruari. Ur eskasi honekin landareak jartzeko aukerarik izango al dut eta loratuko ote dira ???

Ba lasai, ez dago arazorik !!! Jar itzazue mediterraneo aldeko landareak. Aukeran honako hauek kolore zein usain ederra emango diote zuen txokoari:

“Citisus, teucriums, lentiskoak, mirtoak, larrosak, izpilikuak eta honen familiko beste hainbat.”

Beraz badakizue joan zaitezte gertuen duzuen loradendara eta erosi mota hontako landareak, anima zaitezte !!!larrosak.jpg

Otsaila 28th, 2008 at 11:42 am | Comments & Trackbacks (0) | Permalink

estrllas.jpgEsne bidean zehar lurraren antzeko planetak daudela ondorioztatu du Amerikako Estatu Batuetako ikerlari talde bate. esne Bidean asko dira Eguzkiaren antza duten izarrak. Horietatik %60-80 Lurra bezalako planatak inguruan biraka izan ditzaketela jotzen dute.

Hauetatik planeta harkaiztsuak uste baino gehiago dira, eta horietako gehienek bizidunentzako baldintzak badituztela uste dute astronomoek.

Otsaila 26th, 2008 at 12:51 pm | Comments & Trackbacks (1) | Permalink

Ba al zenekien Irlandan paisaia polit eta eder bat dagoela? Ba, badago bat “Erraldoien galtzada” izeneko lurraldea da eta harri basaltikoz dago osatua.

Baina zergatik deitzen zaio honela?

“Garai bateko Irrlandarrek asmatutako kondairak dioenez, erraldoi bat bizi zen inguru hartan. Erraldoi honek Eskozia memperatu nahi zuen eta Eskoziaruntz abiatu zen zen egun batean, bertako erraldoiarekin borrokatu nahiean. Hara iritsi zenean erraldoiaren semea seaskan topatu zuen. Hau bera baino handiagoa zela ikusitakoan beldurtu egin zen haren aita nolakoa izango zen ikaraz. Orduan ziztu batean itzuli zen Irlandara itsasoa zeharkatuz. Berak zapaldutako arrokek itxura berezi hori hartu zuen”

Gaur egun eta ikerketen ondorioz jakin badakigu formazion geologiko hau nola sortu eta eratu zen:

Mantuko magma hoztean eta solidotzean sortu ziren harri mota hauek. Eta prisma forma edo itxura hori hartu zuten.basaltoa.jpg

Otsaila 24th, 2008 at 7:35 am | Comments & Trackbacks (1) | Permalink