Just another Jakintzazu.net weblog

Gaurkoan Uhandre marmolaireari buruz hitz egingo dizuet. Gehienek, ezagutzekotan Tritón jaspeado bezala ezagutuko duzue. Artikulu onetan dakizuena baina gehiago jakinaraziko dizuet.

Nondik dator???
Mendebaldeko Europatik dator espezie hau.

Nolakoa da???
Uhandre marmolairea sendoa da, 15cm inguru luzea. Berde distiratsua du bere azala, eta orban beltz handi batzuk ditu gorputz osoan. Arrak, gandor handiak dituzte bizkarraldean eta isatsean. Emeek lerro dat dute bizkarraldean.

Non bizi da???
Haritzak, pinudiak eta edonolako sastrakak dira uhandre marmolairearen ingurune gogokoenak. Nahiago ditu itzaletako inguru hezeak eta uretako landareak;bertan babesten du bere burua. Gipuzkoan kostaldean, itsasotik urbil bizi da, baina Penintsula barruko mendilerroetan, 2.000 metrotik gora igotzeko gai da.

Noiz ikusi daiteke???
Udazkenean eta udaberrian putzuetan egon oi da. Ondoren, negua babesean igarotzen du;lurpean eta hostoen azpian… Gauez irteten da, baina ugalketaren garaian egunez ere agertzen da.

Beno hau izan da dena beste batean informazio gehiago.

Martxoa 28th, 2008 at 1:25 am