Just another Jakintzazu.net weblog

         Gizakion gorputzetan milaka mikroorganismo bizi dira. Batzuetan, mesederako, gorputzaren hainbat funtzio betetzen laguntzen baitute. Beste batzuetan, aldiz, kalterako, gaixotasunak eragin baititzakete. Mikroorganismo horiek hobeto ezagutzeko, abian da Human Microbiome Project, gizakiaren gorputzean bizi diren mikroorganismo guztien genomak deskodetu eta aztertu nahi dituen proiektua.
Gizakion gorputzean, mikrobio zelula gehiago daude giza zelula baino. Guztira, bilioi bat mikroorganismo daude gorputz bakoitzean,baina duten tamaina txikiagorik, gorputzaren masa osoaren % 1-2 besterik ez dute osatzen.
Human Microbiome proiektuaren bidez, gizakien gorputzetan bizi diren 600 mikroorganismoren genomak deskodetu nahi dituzte, jada aztertuta daudenei gehituta 1000 mikroorganismo-genomaren bilduma osatzeko. Horrekin, mikroorganismoaren bizimodua aztertu nahi dute zientzialariek.  Eta, batez ere, egoera normalean eta gaixotasuna dagoenean mikrobio-komunitateetan gertatzen diren aldaketak aztertu nahi dituzte.

Martxoa 27th, 2008 at 9:33 am