Just another Jakintzazu.net weblog

Nola imaginatzen duzue animalia aragijale hau??? Bisoi europearra ibai eta erreketan bizi den karniboro txikia da. Espeziearen jatorrizko banaketa-eremua Iberiar penintsularen iparraldetik kontinentean zehar ekialderantz Uraletaraino zabaltzen zen. Mustelaide familiako kidea da (Ipurtatsa, Erbinudea eta beste karniboro txiki ezagunen familia da hau) eta itxuraren aldetik familiako ezaugarri tipikoak erakusten digu: gorputza luzea eta liraina du, gorputz-adarak motzak eta abar. Karniboro txikia da eta emeak baino handixeagoak izaten dira arrak; arren pisua 600 eta 1.200g bitartekoa da eta emeena 400 eta 800g bitartekoa. Buruaren eta gorputzaren luzera 33-41cm bitartekoa izaten da. Isatsa ez da gorputza bezain luzea izaten. Gazteak 3 hilabeterekin hartzen du helduaren tamaina bera.
Ilea nahiko motza eta marroi kolorekoa du, isatsa eta hankak sarritan ilunagoak direlarik. Ahoaren inguruan, espeziaren ezaugarri nagusietakoa den kolore zuriko banda bat erakusten du.

2002an Goierrin, Ataunen Agauntza errekan eme bat aurkitu zuten urtarrilan, eta otsaila ar bat. Idiazabalen Oria ibaian eme bat aurkitu zuten martxoan. Seguran Oria ibaian ar bat aurkitu zuten martxoan baita Zegaman ere.

Zer dela eta dago desagertzeko zorian???bison.jpg
1-Bere larrua oso preziatua izan denez, orain dela gutxi arte Europan, baita, Euskal-Herrian ere, nehurririk gabeko heizan arapatuak izan dira.
2-Ibai eta erreken kontserbazio egoera ez da ona kutsadura, landarediaren desagerpena, lantegi zein etxe-bizitzen eraikuntza eta abar.

Zer egin dezakegu animalia preziatu hau ez galtzeko???
Ingurunea zainduz animalia hau zaitzen dugu. Beraz badakizu ez kutsatu zeureb ingurua.

Martxoa 27th, 2008 at 10:30 am