Ezin da baietz edo ezetz besterik gabe esan. Baina ez kezkatu, gauzak zehaztera noa eta. Gizakiontzat ez dago tximeleta pozointsurik. Ez hegalaria denean behintzat. beldar-fasean daudenean, ordea, ezin dugu gauza berbera esan. Zenbait espezie pozoitsuak dira, ukitiz gero. Hor dira “Pinu-beldarrak” adibidez. Beldar hauek osasun arazo larriak eman ohi dizkiete baso-langileei; izan ere, bere ile pozoitsuak biriketara sartzen dira edo ukitzean narritadurak eta babak sortzen bizkiete, eta medikuaren arreta behar izan ohi dute. Oro har, kontuz ibili behar da beldar iletsuekin. Denak ez dira arriskutsuak, baina hobe ez frogarik egitea, badaezpada.
Naturan ere badira kolore batzuk “semaforo” gisa funtzionatzen dutenak: gorria, laranja kolora, horia eta beltza. Jakin, animalia asko dago kolore horietakoa izanik arriskutsua edota pozoitsua ez dena, baina, esan bezala, hobe ez konfidantzarik hartzea.
Gu beraien ondoan oso animalia handiak gara, eta beste animalia txiki batentzat pozoi-mordo bat izan daitekeena guretzat ez da ezer. Badira tximeleta-espezie batzuk helduak direnean, janez gero, arazo-pilo bat ematen dutenak. Adibidez ZYGAENIDAE familiakoena da. Dena den, haien koloreak ere ohartarazten gaituzte! Naturaren kodea da.
