Ba al dakizue nor den urpekari txapelduna???
Ba ez larritu gaurkoan honi buruz itzegingo batizuet. Emperadore pinguinoa da animalia guztien artean txapelduna. Antartidan bizi da, Hego Poloan, eta pinguion handiena eta astunena da. Oso igerilari eta urpekari trebea da eta, arrantzan egiteko, gai da 250 metroko sakonerara mugitzeko. Batzuetan 23 minutu egiten ditu ur azpian!!!
Zientzialariei benetan harrigarria iruditzen zaie hainbeste denbora ur azpian egoteko gaitasuna izatea, eta froga batzuen bidez jakinarazi dute pinguinoak uretatik ateratzerakoan ia ez dutela oxigenorik beraien biriketan.
Beno hau izan da dena eta pinguino berezia hauei agur esatearekin batera, zuei ere agur esan beharra dizuet, espero dut zerbait ikasi izana. Beste bat arte!!!
Ba al dakizu zein den munduko lekurik hotzena???
Ba Antartida da. Izotz geruza Antartika osoan zehar hedatzen da. Eremu txiki batzuetan soilik, landare txiki batzuk hazteko moduan uzten da izotza. Han inon ez da bizi iraunkorki.
Eta zein animalia mota biziko ote ba bertan???
Ba pinguinoa de bertako animaliarik ugarien. Naiz eta udan baleak kontinente onetara inguratzen diren.
Zer dakizue erllei nuruz??? Gaur erleen misterioekin natorkizue, beraz erleei buruz ikasi nahi baduzue jar ezazue arreta.
Jende askok pentsatzen du erleek eztia egiten bakarrik dakitela baina hori ez da egi borobila. Hauek landarearen polinizazioan lan handia egiten dute.
Bina zergatik joaten dira erleak loreetara???
Landareek, beren loreen bidez, erleak erakartzen dituzte. Erleari, lorera iristen denean eta naktarra zurrupatu nahian ibiltzen denean, gorputzeko ileetan polena askatzen zaio. Horrela, lorez lore dabilen erleak loreak ernaltzen ditu. Erleak erneldi bakoitzean 1.000-1.500 lore inguru bisitatzen ditu.
Sekulako polemika sortu du neskatila jaioberri honek. Dirudienez lau begi, bi aho eta bi sudur ditu. Baina arrigarriena zera da: ez ditu lau belarri, bi baizik. Emen inguruan horrelakorenbat ikustean mespretsatu egingo lukete baina bere errialdean jangoioaren mezu bat dela diote eta templo bat egin nahi diote.
Bestetik hor dabiltza medikuak zera esanez: ez badiote ebakuntzarik egiten hil egingo dela, beste mediku batzuk aldiz; ebakuntzan hila daitekela diote eta ez dira horaindik adostasun batera iritsi.
Baina ea zer gertatzen zaion neskatilari zorte hona opa diot.
Gaur egungo jendeak garranzi handia ematen dio edertasunari hori dela eta albiste berri batekin natorkizue, natura ere edertasuna emateko gai da eta. Horain dela gutxi atera zuten produktu berri hau baina orain algekin ederrago egon zaitezke.
Algek ez dute itsura onik. Latzak, likatsuak…Usain hobea eskaintzen badaki naturak. Ireiletik goiti, Euskal herriko hondartzak goizero inbaditzen dituzte alga gorriek.
Lapurdiko hondartzetako amesgaiztoa bihurtzen hari zen GELIDIUM SESQUIPEDALE alga. Baina berehala bilakatu da, kosmetikako produktua, aurpegiko larrua indartzen eta leun-leuna uzten duen krema. Edertasunaren arloan sartu da gauza lizun hau.
Beraz eder egon nahi duenak badu zer erabili, orain arte gehienek pepinoa erabiltzen zuten bezala seguruenik alga hauek ere erabiltzen hasiko da.
Gaurkoan Uhandre marmolaireari buruz hitz egingo dizuet. Gehienek, ezagutzekotan Tritón jaspeado bezala ezagutuko duzue. Artikulu onetan dakizuena baina gehiago jakinaraziko dizuet.
Nondik dator???
Mendebaldeko Europatik dator espezie hau.
Nolakoa da???
Uhandre marmolairea sendoa da, 15cm inguru luzea. Berde distiratsua du bere azala, eta orban beltz handi batzuk ditu gorputz osoan. Arrak, gandor handiak dituzte bizkarraldean eta isatsean. Emeek lerro dat dute bizkarraldean.
Non bizi da???
Haritzak, pinudiak eta edonolako sastrakak dira uhandre marmolairearen ingurune gogokoenak. Nahiago ditu itzaletako inguru hezeak eta uretako landareak;bertan babesten du bere burua. Gipuzkoan kostaldean, itsasotik urbil bizi da, baina Penintsula barruko mendilerroetan, 2.000 metrotik gora igotzeko gai da.
Noiz ikusi daiteke???
Udazkenean eta udaberrian putzuetan egon oi da. Ondoren, negua babesean igarotzen du;lurpean eta hostoen azpian… Gauez irteten da, baina ugalketaren garaian egunez ere agertzen da.
Beno hau izan da dena beste batean informazio gehiago.
Nola imaginatzen duzue animalia aragijale hau??? Bisoi europearra ibai eta erreketan bizi den karniboro txikia da. Espeziearen jatorrizko banaketa-eremua Iberiar penintsularen iparraldetik kontinentean zehar ekialderantz Uraletaraino zabaltzen zen. Mustelaide familiako kidea da (Ipurtatsa, Erbinudea eta beste karniboro txiki ezagunen familia da hau) eta itxuraren aldetik familiako ezaugarri tipikoak erakusten digu: gorputza luzea eta liraina du, gorputz-adarak motzak eta abar. Karniboro txikia da eta emeak baino handixeagoak izaten dira arrak; arren pisua 600 eta 1.200g bitartekoa da eta emeena 400 eta 800g bitartekoa. Buruaren eta gorputzaren luzera 33-41cm bitartekoa izaten da. Isatsa ez da gorputza bezain luzea izaten. Gazteak 3 hilabeterekin hartzen du helduaren tamaina bera.
Ilea nahiko motza eta marroi kolorekoa du, isatsa eta hankak sarritan ilunagoak direlarik. Ahoaren inguruan, espeziaren ezaugarri nagusietakoa den kolore zuriko banda bat erakusten du.
2002an Goierrin, Ataunen Agauntza errekan eme bat aurkitu zuten urtarrilan, eta otsaila ar bat. Idiazabalen Oria ibaian eme bat aurkitu zuten martxoan. Seguran Oria ibaian ar bat aurkitu zuten martxoan baita Zegaman ere.
Zer dela eta dago desagertzeko zorian???
1-Bere larrua oso preziatua izan denez, orain dela gutxi arte Europan, baita, Euskal-Herrian ere, nehurririk gabeko heizan arapatuak izan dira.
2-Ibai eta erreken kontserbazio egoera ez da ona kutsadura, landarediaren desagerpena, lantegi zein etxe-bizitzen eraikuntza eta abar.
Zer egin dezakegu animalia preziatu hau ez galtzeko???
Ingurunea zainduz animalia hau zaitzen dugu. Beraz badakizu ez kutsatu zeureb ingurua.
Gizakion gorputzetan milaka mikroorganismo bizi dira. Batzuetan, mesederako, gorputzaren hainbat funtzio betetzen laguntzen baitute. Beste batzuetan, aldiz, kalterako, gaixotasunak eragin baititzakete. Mikroorganismo horiek hobeto ezagutzeko, abian da Human Microbiome Project, gizakiaren gorputzean bizi diren mikroorganismo guztien genomak deskodetu eta aztertu nahi dituen proiektua.
Gizakion gorputzean, mikrobio zelula gehiago daude giza zelula baino. Guztira, bilioi bat mikroorganismo daude gorputz bakoitzean,baina duten tamaina txikiagorik, gorputzaren masa osoaren % 1-2 besterik ez dute osatzen.
Human Microbiome proiektuaren bidez, gizakien gorputzetan bizi diren 600 mikroorganismoren genomak deskodetu nahi dituzte, jada aztertuta daudenei gehituta 1000 mikroorganismo-genomaren bilduma osatzeko. Horrekin, mikroorganismoaren bizimodua aztertu nahi dute zientzialariek. Eta, batez ere, egoera normalean eta gaixotasuna dagoenean mikrobio-komunitateetan gertatzen diren aldaketak aztertu nahi dituzte.
Hemen duzue Aste-Santurako plan polit eta interesgarri bat. Kilometro gutxi eginez denboran miloika urte egin ditzazkezu, Enciso (La Rioja) izeneko herri txiki batean aukitzen diren dinosaurio aztarnak ikusteko. Oso ikusgarriak dira, benetan!!! Informazioa bertako informazio bulegoan aurki dezakezu.
Beraz badakizu animatu zaitez oso ondo pasatuko duzu naturako altxorretariko bat ezagutzen.
Gremblin bat gogorarazten du, bere belarri zabal behatz luze eta begi borobilekin. Baina benetakoa da. Aye-ayea munduko tximurik arraroena da, eta Madagaskargo oihan tropikalean bizi da. Galtzeko arriskuan, hori bai. gero eta ohian gutxiago dagoelako eta itxusia delako ere bai: bertako bizilagunek izaki beldurgarritzat daukate, eta ikusi orduko hiltzen dute. Ez da animalia arriskutsua, baina kaltegarria dela dioen sinesmena oso errotuta dago. Azkarra da, gauekoa eta bere begirada hotzak kondairak elikatzen ditu. Gutxi jaiotzen dira gatibutzan.